XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, azken hamabost-hogei urte honetan erruz ikusten ditugu mailegu berriak euskal literaturan, euskara idatzian, alegia.

Ez noa izenik aipatzera, baina guztiok dakigu gaur badirela idazleak parra-parra hitzak gaztelaniatik artez eta zuzen-zuzenean hartu eta euskaraz erabiltzen dituztenak, askotan horien beharra garbi ikusten ez delarik ere.

Gainera, gehienetan ez dira izaten hitz espezializatuak, zientzietako hitz bereziak.

Uste dut inoiz Krutwig jaunak esan izan duela kolonialismo berri baten azpian jartzen ari garela euskara bide honekin.

Horregatik edo, eskatu zuen Ibon Sarasolak puntu hau ere ukitzeko gure bilkuretan, hots: noiz bai eta noiz ez den zilegi maileguetara jotzea.

Puntu labana da, noski, ezen neurri batean idazleari askatasun zerbait utzi behar zaio bere tresna moldatze eta erabiltze kontuan, eta, gainera, gauza hauetan mugak ez dira bat ere garbi egoten.

Hizkuntzak, oroz gain, bizi egin behar du eta bizitzeko gaiak sortzea nahiz maileguz hartzea, behar den neurrian, ezin galeraz dakioke.

Baina, jakina, mugak dira orotan, eta muga horiek ere bizitzeak berak galdegiten ditu.

Gaur exigitu, abordatu eta zer ez dugu irakurtzen!.

Euskaltzaindiak 1959. urtean agiri bat eman zuen, euskal hitza zer den azalduz: .

Baina agiri hori ere aspaldiko maileguei buruz da.

Aspaldi euskaldunduak diren hitz horiek, euskal hitz jatorrak direla, eta, beraz, kezkarik gabe erabil daitezkeela: hori da Euskaltzaindiak orduan erabaki zuena.

Mailegu berrien arazoa ez zuen, bada, ukitu (3) Esan behar da gainera Euskaltzaindiak ezer erabaki ez bazuen ere orain baino lehen tratatu dituela bere batzarreetan hemen aztertuko diren zenbait puntu. Ikus, esate baterako, Mitxelena jaunaren txostenak Arantzazuko Batzarrean (1968) eta Bergarakoan (1978), Luis Mari Mujikarena Bergarakoan (1978), etab., MITXELENA (Luis), Ortografia Euskera (1968), 203-219; (1978), 773-785. MUJIKA (L. M.) .